Durangoko Udalak Durango Kirolak-eko erabiltzaileei eskaintzen zitzaien aplikazioa herritar guztiei irekitzea erabaki du, etxetik ariketa fisikoa egin dezaten.

Durangon adineko pertsonen edota mendekoen elikadura beharretarako egokiak diren otordu orekatuak banatzen dituzte.

Durango uri atsegina taldetik adineko pertsonei normaltasunera itzultzeko gomendioak emateko zenbait aholku prestatu dituzte lehenengo irteeretarako.

Bermeoko Udalak, "Aktiba zaitez etxean" programarekin hainbat bideo igorri ditu errutina desberdinekin eta maila desberdinetakoak, Kiroldegiko kirol arduradunaren eskutik.

Bakarrik bizi diren adin nagusikoekin telefonozko harremanak mantentzeaz gain herritarrei laguntza deia luzatu zaie, bakarrik dauden bizilagunik ezagutuz gero udalaren gizarte zerbitzuei ohartarazteko. Bestalde, udaltzaingoaren irudi estereotipatua aldatu nahiean udaltzaingoa 70 urte baino gehiagoko bermeotarren etxeetara joan da, pertsona hauen jarraipen bat egin ahal izateko, informazio eguneratua eman eta zalantzak argitzeko eta bakoitzari bi maskarilla emateko.

Abanto-Zierbenako udalak egunero adinekoei zuzendutako jarduera fisiko eta kognitiboak bidaltzen ditu WhatsApp-eko difusio zerrenda batera. Honekin,  bakarrik dauden pertsonekin harremana mantentzea eta jarduera batzuk egitea dute helburu, konfinamenduarekin lotuta izan ditzaketen arazoak antzematearekin batera.

Getxoko Udala telefono deiak egiten aritu da bakarrik bizi diren edo beste adineko batzuekin batera bizi diren 65 urtetik gora dituztenei, COVID-19 krisiak sortutako egoera nola bizi duten jakiteko.

Romo Kultur Etxean Getxo Lagunkoia ekimenaren barruan egiten den jarduera fisikoko talde arduradunak hainbat bideo eta gomendio egin ditu zentroko gimnasioko erabiltzaileentzat, etxean dauden bitartean hainbat ariketa egiten jarraitu ahal izate aldera.

Pertsona guztien premietara egokitutako entrenamendu-errutinak eskaintzen dituen doako aplikazioa. Helburua pertsona guztiek, etxean, banaka edo familiarekin aritzeko errutinak eskura izatea da.

Bilboko Udalak laguntza eskatu du herritarrek auzoan edo auzotarren artean inor bakarrik egon daitekeen, batez ere adinduak, antzematen lagun dezaten.

Bilboko Udala, telefono bidez 65 urte baino gehiago dituzten pertsonekin harremanetan jarri da, herritar multzo berezi gisa zer behar dituzten jakitearren, batez ere haiek direlako talde zaurgarrienak.

Maskarilla berrerabilgarri bana banatu zaie herritar bakoitzari, 300 aldiz garbitzeko aukera ematen dutenak.