Eguneko zentroko zerbitzua etxez-etxe emateko antolatu da eta etxez-etxeko zerbitzua berrantolatu behar izan da.

Herrian boluntario sarea osatu da adinekoei edo arrisku-taldeetan egon zitezkenei, edo kutsatuta zeudenei laguntza emateko, erosketak egiten, deitzen eta nola zeuden galdetzen, zaborra ateratzen...

Boluntarioentzako deia, hainbat zerbitzu eman ditzaten, hala nola, lehen beharrerako ondasunak hornitzea (elikagaiak, higiene eta garbiketa produktuak); zaborra jaistea; osasun txartelean agindutako botikak jasotzea; euren maskota ateratzea edo larrialdietako albaitariarengana eramatea eta "tramite eta gestio atzeraezinak" egitea.

70 urtetik gorako edo arrisku taldeetan dauden pertsonei laguntzeko boluntarioen sarea. Helburua, arrisku taldeetako pertsonak etxetik irtetea eragoztea da, eta erosketak, farmaziako botikak, edo hondakinak ateratzeko laguntzea da, horretarako sortu den protokolo zorrotza jarraituz.

Konfinamendu garaian liburutegiko liburuak irakurleen etxera eramateko zerbitzua. Irten ezin diren irakurle heldu, haur eta gaztetxoentzako mailegu-zerbitzua.

Ordizia Kolore solasaldi desberdinak. Bata  'Quédate en casa, sitio seguro. Vivencias de mujer' gaiaren inguruan eta bestea  'Fase 1 del desconfinamiento, qué sí, qué no' solasaldiak, biak bideodei bitartez. Gainera,  YouTube bitartez beste hitzaldi bat eskaintzen da ondorengo gaiarekin: dolua koronabirus garaian.

70 urtetik gorako oriotarren jarraipena egiteko eta herriko denda txikietan erosketak egiteko eta botikak edo farmaziako gauzak erosteko laguntza eskaintzeko zaintza sarea.

Gizarte Zerbitzuen Sailak, gizarte elkarte eta erakundeekin lankidetzan, beren zerbitzuen bitartez, eskaera egiten dutenei laguntza eskaintzea bideratzen du. Botikak erostetik farmaziara joatea edo beste zeregin batzuk egitera arte, hala nola, janaria erostea edo zaborra ateratzea.

Ekimen berriak konfinamenduan zehar talde zaurgarrienei laguntzeko. Horien artean, telefono bidezko arreta zerbitzua etxean erosketak, sendagaiak edo oinarrizko beharrak jasotzeko, baita hondakinak kentzen laguntzeko ere. Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile diren helduei etxera deitzen zaie, zein egoeran dauden jakiteko, babes emozionala eskaintzeko eta etxera zerbait eramatea behar duten galdetzeko

Agorrosinetik jarduera fisikoak egiteko klase-bideoak prestatu dituzte, bizitza osasuntsu eta aktibo bat izaten jarraitu ahal izateko.

Elgoibarko Udalak, Elgoibarko Gurutze Gorriak eta Nagusilanek elkar hartuta eta Eusko Jaurlaritzak sortu duen “GUZTION ARTEAN elkartasun sare antolatua”-ren baitan lanean dihardute Elgoibarren koronabirusak, zein honen ondorioek, eragindako familiei lagundu nahian.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, bizi dugun egoera honetan herritarrek kirol ikastaroekin jarraitzeko aukera emateko helburuarekin, ikastaro birtualak eskaintzen ditu.