Elgoibarko Udaleko Berdintasun saila zerbitzuak "Konfinamendua generoaren ikuspegitik" izeneko online tailerra eskaini du.

COLCAFIDek #ZainduMugitu kanpaina jarri du abian herritarrei Kirol Heziketa Fisikoko profesionalak, alegia jarduera fisikoan eta ariketa fisikoan elkargokide diren profesionalak, eskura jartzeko asmoz.

Aretxabaletako hainbat okindegietan etxean egiteko ariketak eskaintzen dituzte adineko pertsonentzat, Ibarra Kiroldegiko monitoreek prestatuak.

Aretxabaletako Udaleko Gizarte Ongizate zerbitzuak laguntza eskaintzen die bakarrik bizi diren, etxetik irten ezin duten edo beste beharren bat duten adineko pertsonei.

Aretxabaletan telefono zenbaki bat jarri dute abian, adinekoek behar duten edozein laguntza lortu dezaten (etxeko laguntza, erosketak, botikak...).

Profesional baten laguntza behar duten pertsonentzat, Udalak, arreta psikologikoko zerbitzua jarri du abian, laguntza emozionala eta orientazio familiarra eskaintzeko.

Gurutze Gorriaren Azkoitiko boluntarioen sareak eta Udalak oinarrizko beharrak asetzeko jarduketa protokoloa adostu dute, ahultasun egoeran dauden pertsonei eta bakarrik dauden edo babesik ez duten 65 urtetik gorako pertsonei arreta eskaintzeko.

Bakarrik sentitzen diren adinekoei zuzenduta, munduko hainbat tokitako boluntario talde batek gutun anonimoak idatzi ditu, eta Udalak beren etxeetan eta egoitzetan dauden adineko pertsonei helarazi dizkie.

Adinekoei laguntzeko beharrak antzemateko programa, Udalak abian jarria.

Adineko pertsonei zuzenduriko programa, laguntza emateko eta erabiltzaile gehienekin komunikazio iraunkorra mantentzeko programa, bi bide nagusiren bidez: telefonoa eta WhatsApp taldeak.

#NiEtxeanGelditzenNaiz espazioa, oinarrizko zerbitzuen, arreta telefonoen, COVID-19 aldizkariaren, garbiketa eta desinfekzioaren, boluntaziotzaren, genero indarkeriaren biktimen zerbitzuaren, etxetik nola laguntza eskaini edota urtebetetze bat online ospatzearen informazioa eskaintzen da.

Ormaiztegin telefono zenbaki bat jarri dute abian adinekoek behar duten edozein laguntza lortu dezaten (etxeko laguntza, erosketak, botikak...).