-
08 Ekaina 2020
Zaldibian, Covid-19a dela eta ezarritako itxialdiak eragin dituen bizipen eta sentipenak jaso nahi dituzte, aurrerago eta modu anonimoan partekatzeko.
-
08 Ekaina 2020
Herritarrek benetan garrantzitsuena dena ahaztu ez dezaten, “Zukati ta danokati, 2 metro eta eskuk garbi” kanpaina komunikatiboa jarri du abian Zaldibiako Udalak.
-
08 Ekaina 2020
60 urtetik gorakoen artean banatu dira musuko kirurgikoak, herriko puntu desberdinetan.
-
08 Ekaina 2020
Hirugarren adinekoei dei pertsonalizatuak egin zaizkie egun hautean. Zestoako Gizarte Zerbitzuetatik egin zaizkie deiak, bizi duten egoera ezagutu eta izan ditzaketen beharren inguruko informazioa jasotzeko.
-
08 Ekaina 2020
Zestoako Udaleko kirol sailak hala erabakita, kiroldegiko bazkideek kiroldegian eskaintzen diren ikastaro birtualak etxean egin ahal izango dituzte.
-
08 Ekaina 2020
Erosketak egiteko zailtasunak izan ditzaketen pertsonei bideratutako zerbitzua martxan jarri da familia edo babes sarerik ez daukaten pertsonak artatzeko.
-
08 Ekaina 2020
Gaur egungo egoeran eta etxeko egonaldian irakurketa errazte aldera, udal liburutegiak bertan behera utzi ditu maileguak emateko epeak eta liburutegi elektronikoa erabiltzeko aukera aprobetxatzera gonbidatu ditu herritarrak.
-
08 Ekaina 2020
Beasaingo Udalak Eusko Jaurlaritzaren sare antolatuarekin elkarlanean dihardu, etxetik irten ezin duten pertsonei funtsezko eta beharrezko zerbitzuak emateko.
-
08 Ekaina 2020
Gizarte-ongizateko zerbitzua 80 urtetik gorako biztanleekin harremanetan jarri da telefonoz, haien egoera ezagutzeko eta edozein beharrizan motari erantzuteko.
-
08 Ekaina 2020
Boluntarioen sarearekin batera, oihal maskarillak banatu dira etxeetan. Maskarillekin batera, familiei fitxa bat eman zaie hauen erabilerari buruzko informazioarekin eta beste gomendioekin.
-
08 Ekaina 2020
Boluntarioek osatutako sare bati esker, janaria eta botikak erostea eta entregatzea erraztu diete adinekoei edo gaixotasun kronikorik dutenei.
-
08 Ekaina 2020
Bizi dugun egoera honetan, Udalak psikologiako adituen laguntza aukera eskaini du senide baten heriotza pairatu duten herritarrentzat, prozesu horretan laguntzeko.