Alarma egoera ezarri zenetik, mendeko pertsonei telefono deiak egin zaizkie egoera berri honen eragina ezagutzeko eta laguntza aukerak bideratzeko.

Konfinamendua hasi zenetik, 70 urtetik gorako herritarrei telefono deiak egin zaizkie. Arreta honen helburuak ondorengoak dira: gertutasuna erakustea, haien egoera eta beharrak ezagutzea, eta eskuratu ditzaketen laguntza desberdinen berri ematea.

Urretxun online dantza saioak eskaintzen dituzte, edozein adinetarako egokiak, atseginak, eta pausu errazak dituztenak.

Babes-zibileko lanak antolatzeko koordinazio mahaian lanean aritu da Udala, egoera horrek sor ditzakeen ondorioei aurre egiteko, eta krisi egoera honetan  herritarrek, eta bereziki arrisku-taldeek, pertsona zaurgarrienek izan ditzaketen behar bereziei erantzuteko.

Urretxuko Eguneko Zentroko psikologoak dementzia duten pertsonekin berrogeialdia pasatzeko gomendio eta aholkuak helarazi dizkigu.

Urnietako bolondres sarea adineko pertsonei edo mendekoei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko, martxoaren 27az geroztik, lanean ari da, laguntza hori segurtasun bermeekin emateko beharrezkoa den oinarrizko formakuntza jaso ostean.

Gizarte Zerbitzuen saila elikagaiak edo botikak bakarrik erostera irteteko arazoak izan ditzaketen pertsona guztiak identifikatzeko lanean ari da. Printzipioz, 65 urtetik gorako pertsonekin, elbarriren bat dutenekin edo gaixo edo bakarrik daudenekin ari dira lanean.

Urnietako Udalak telefono gida bat sortu du koronabirusaren ondorioz sorturiko arazoei irtenbide bat emateko ahalbidetu diren zerbitzuekin. Zerbitzu horietako batzuk Udalarenak dira, eta beste batzuk berriz, gainerako erakunde eta elkarteek eskainitakoak.

Kolektibo zaurgarrienei laguntzeko, Udalak elkartasun sarea sortu du herrian, Gurutze Gorriaren bitartez.

YouTuben kanal bat sortu da gai desberdineko bideoekin, konfinamenduan aisialdi alternatiborako aukerak emateko. Ipuinak, errezetak, musika, antzezlanak, eskulanak, ariketak, Teleskoko bideo zaharrak eta Eskoriatzako argazki zaharrak igo dira.

Legazpiko Udalak atal bat jarri du eskuragarri beraien webgunean, eta bertan Covid-19-rekin erlazionatutako intereseko informazioa aurki daiteke.

Zarauzko udalak, alarma egoera dela eta, laguntza telefonoak jarri ditu eskuragarri.