Kirol eta Gizarte Zerbitzuetako sailetatik, Zarauzko adinekoei zuzendutako ekimen bat jarri dute abian; jarduera fisikoa egiteko multimedia saioak, adineko pertsonak euren etxeetan aktibo mantentzen jarraitu dezaten, fisikoki zein psikologikoki.

Eibartarrei ariketa fisikoa egiteko eta zaintza ez jaisteko, egun luze hauetan erabil daitezkeen baliabideak eskuratzeko aukera eman zaie, www.eibarkirola.eus webgunearen bidez.

Eibarko udalak telefono zerbitzu batzuk jarri ditu eskuragarri bere webguneko Covid-19 atalean.

Eibarko Udala bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonekin,  etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaile eta aldi berean eguneko zentroaren erabiltzaile diren pertsonekin harremanetan jarri da. Era berean, mendekotasuneko prestazio ekonomikoen onuradunen jarraipena egiten ari da.

Eibarko Udalak eta Gurutze Gorriak jarduera-protokolo bat ezarri dute, 65 urtetik gorakoentzat edo mendekoentzat, etxetik ezin ateratzeagatik, elikagaiak edo botikak erosi ezin dituztelako.

Idiazabalen hainbat bideo eskaintzen dute etxean ariketa fisikoa egin ahal izateko.

Bakardade egoeran dauden pertsonei deiak eta jarraipena egin zaie, telelaguntza eta laguntza zerbitzuen promozioa egin da eta herriko dendariekin elkarlanean difusioa egin da.

Maskarillak eta hauen erabileraren eskuorriak banatu dira herritarren artean.

Idiazabalgo Udalak Goierriko Gurutze Gorriarekin pertsona asintomatikoei, 70 urtetik gorako pertsonei eta beste egoera kalteberean daudenei laguntzeko voluntario sarea sortu du. Etxerako otordu sistema bat ere jarri da abian.

Herrian erroldatutako pertsona bakoitzari 2 FFP2 maskarilla bidali zaizkio, eta 65 urtetik gorakoei maskarilla kirurgiko 1 gehitu zaie.

Arrisku taldeko edo bereziki zaurgarria den eta janari/botiken erosketak edo beste beharren bat burutu ezin dituen norbait duen edo ezagutzen duen edonorentzako deia.

Hirian komunitatearen ikuspegitik eta boluntariotzaren bidez aktibatuak izan diren ekimen eta baliabideekin koordinatu eta konektatu dituzte. Horien artean, auzoetako komunitate eta bizilagunen arreta sareak, hainbat gizarte entitate, eskola profesionalak eta hiriko beste baliabide sozialak.