“Aberatsa animaliak dituen pertsona da. Landa beti dago bizirik”

 

“Jaiki bezain pronto, txorien kantuak entzun ohi ditut… Landa beti dago bizirik”. Felixek bere bizi guztia eman du Aizkorripean bizitzen, “artzain euskaldunen sorlekua”. Bere testigantzan dio bere birraitonak ardi batzuk eskuratu zituela bere garaian eta orduztik, familiko bost belaunaldi artzantza munduan murgilduta bizi izan direla. Atsekabea erakusten du ordea; bere aburuz, “mundua artzainei erretirora eramaten ari baita”.

“Orain arte ongi funtzionatu duen bizimodua izan da. Gaur, ordea, egungo bizimoduak eta erritmoak artzaina albo batera utzi dute”. Felixi gustatuko litzaioke bere seme-alabek noiz behinka artzantzari tarte bat eskaintzea.  “Tos, tos” bere ardiei hots egiten die bideoan, modu batera edo bestera, datozen belaundaldiei deia sinbolizatuz, artzantza sekula hil ez dadin.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin