Apirilaren 12an Euskadi Lagunkoia sarearen barruan dauden talde eragileetako ordezkariak Lagunsarea plataformaren bitartez bildu dira Durango Lagunkoiaren esperientzia ezagutzeko, guztira 25 lagun.
Otsailean publikatu genuen berrian adierazten genuen bezala, Ondarroak Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egin du. Bizkaiko udalerriak abenduaren amaieran sinatu zuen atxikimendua, nahiz eta bi urte zeramatzaten ekimena lantzen. Orain, talde eragilea ezagutu nahi izan dugu, eta horretarako eurekin bildu gara, Euskadi Lagunkoiara atxikitzearen arrazoiak, taldearen dinamikak, herriarentzako suposatzen dituen onurak eta beste hainbat gai ezagutzeko.
Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.