Probintzia: Araba

Eskualdea:
Arabako mendialdeko kuadrila

Biztanle kopurua:
725 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%24,41 (177 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %8,83 (64 pertsona)

Atxikimendu data:
2017ko urria



Diagnosia:
 

Arraia-Maeztu Lagunkoiak OMEk ezarritako eremu desberdinak oinarri hartuta, udalerriko lagunkoitasun mailaren inguruan hausnartu zen herri topaketa burutu zuen otsailaren 6an. Belaunaldi desberdinetako 16 pertsonak osatutako talde bat, gehiengoak adineko emakumezkoak direlarik, Arraia-Maeztu osatzen duten eremu guztietako egoera aztertzeko eta herritarren behar nagusiei irtenbideak proposatzeko bildu ziren. 

2018an hasi ziren diagnosiaren fasearekin, Arraia-Maeztuko herritar zein herriko agente desberdinek betetako lagunkoitasun inkesten erantzunak bildu zituztelarik. Horien azterketaren ondoren, aipatutako herri topaketa antolatzea erabaki zuten, horrekin, udalerriko egoera sakonki ikertu eta herritarren ongizatea bermatuz. 

Datorren hilabeteetan diagnosi txostena burutuko dute, horrekin proiektuko lehen fasea amaitutzat emanez eta ekintza plana egiteko beharrezkoak diren ekintzak zehazten hasiz.

Diagnosia deskargatu 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin