Euskadi Lagunkoiak Kilometroak ’14 Jaialdiarekin bat egin du, Orioko adineko pertsonekiko lagunkoitasuna datorren igandean indarrean jartzeko, Kilometroak Lagunkoia lelopean. Urrats bat haratago eman nahirik, adineko pertsonen behar eta gaitasunetara egokitutako ibilbidea lantzeaz gain, zirkuituari balio-erantsi bere bat eman nahi izan zaio.
Hala, Orioko adineko pertsonen eskutik herriko istorio, esamolde eta anekdotak jaso eta bildutako bizipenekin ibilbidean zehar ikusgai izango diren hamar informazio panel osatu dira. Informazio panel horiek Orioko hizkera peto-petoan jasoko dira. Bete-betean ondare linguistikoa errekuperatu eta belaunaldi berriei transmititzeko jaiaren helburuarekin bat eginez.