
Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Biztanle kopurua: 7.533 biztanle
65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %17,44 (1.314 pertsona)
80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %4,05 (305 pertsona)
Atxikimen data: 2017ko maiatza
Talde eragilea:
Momentu honetan 11 pertsonek osatzen dute talde eragilea eta udal teknikaria ere partaide den WhatsApp aplikazioko talde baten bitartez koordinatzen dira. Bilerak, ekimenak dituen beharren arabera egiten dira, eta beharrezkoa denean, udal teknikariak ere parte hartzen du.
Diagnosia:
2017ko maiatza eta iraila artean, galdeketa baten bidezko launkoitasun mailaren neurketa burutu zen, inkestaren 271 erantzun jaso ziren (183 emakumezkoenak eta 81 gizonezkoenak).
Herritarren topaketak 2017ko irailean hasi eta 2018ko ekainera arte iraun dute. Sesio bakoitza, hizkuntza eta adinaren kriteria jarraitu den lau foku taldetan antolatu da. Talde bakoitzean 8 eta 10 pertsona artean hartzen zuten parte eta 36 bat pertsonek hartzen zuten parte sesio bakoitzean. Horrez gain, udalerriaren inguruko ikuspegi zabalagoa edukitzeko, udal programa eta beste iturri batzuen bilketa eta analisia burutu dira.
Mugimendu arazoak dituzten 80 urtetik gorako pertsonekin bilera berezi bat antolatzeaz gain, sail desberdinetako udal teknikari eta zerbitzu hornitzaileekin hainbat topaketa burutu dira. eta Abadiñok duen ezaugarri geografikoa ikusita, landa eremuetako auzoetan ere 4 topaketa ospatu dira.
Deskargatu diagnosi txostena
Ekintza plana:
Lagunkoitasunaren Diagnostikoan oinarrituta, kanpoko laguntzarik gabe egin dugu Ekintza Plana, hasieratik gure asmoa zen bezala.
Horretarako, talde eragileak lan-metodoa diseinatu zuen, ekintza zehatzak eta neurgarriak biltzeko jarduteko modurik onena zein zen ikertuz, eta ekintzen jarraipena egiteko tresnak sortuz.
Era berean, zenbait "entrenamendu-saio" egin zituen tresna horiek testatzeko eta talde fokalen koordinaketarako trebatzeko
COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen eta eragozpenen ondorioz, aurrez aurreko saioak atzeratu behar izan genituen, eta, batzuetan, egoeraren poderioz bilera birtualak egin behar izan genituen, lana izugarri motelduz.
Taldeen 12 bilkuratan informazioa bildu ondoren, dokumentua eztabaidatu eta adostu zen Udaleko Gobernu Taldearekin eta udal teknikariekin.
Ekintza Plana 2021eko urriaren 7an aurkeztu zen jendaurrean.
Webgunea:
Lantaldea:

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea Artibai
Biztanle Kopurua: 425
65 urtetik gorakoen ehunekoa: 90 (%21,17)
80 urtetik gorakoen ehunekoa: 39 (%9,17)
Atxikimendu data: 2019ko apirila
Amorotok, Gizaburua, Aulesti, Mendexa eta Munitibarrekin batera “Lea Ibarra herri Lagunkoia” proiektua sortu du, ekimena elkarlanean burutuz.
Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean modu kolektiboan eraikitako bisioa azaltzen du, bai pertsonek eta eragile publiko eta pribatuek, Adinarekin Lagunkoia den Lea-Ibarra erakitzeko.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Nerbioi Ibarra
Biztanle kopurua: 12.265
65 urtetik gorakoen portzentaia: 2.030 (16,55%)
80 urtetik gorakoen portzentaia: 785 (6,4%)
Atxikimendu data: 2018ko abendua
Diagnostikoa
Txosten honen helburu orokorra Arrigorriagako lagunkoitasun-mailaren diagnostikoa aurkeztea da.
Helburu espezifikoak:
- Arrigorriagako hiri lagunkoien programa aurkeztea eta zabaltzea.
- Arrigorriagan eskuragarri dagoen informazio guztia biltzea, bai alderdi demografikoari buruzkoa, bai parte hartzen duten eragileei eta garatzen ari diren programei buruzkoa.
- Arrigorriagako lagunkoitasun-maila ezagutzea herritarren eskutik, adierazle kuantitatiboak erabiliz.
- Datu kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzea.
- Datuen analisia egitea eta datu horiek azaltzen dituen txostena egitea.
Ekintza-plana
Proiektuak hiru ildo nagusitan egin behar du aurrera: parte hartzeko prozesuak sortzea, pertsonen zahartzea txertatzen den udalerriaren eskumen-arloetan aldaketak egitea eta adinekoek eguneroko bizitzan ongizatearen sortzaile gisa duten potentziala aprobetxatzea.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea-Artibai
Biztanle kopurua: 648
Atxikimendu data: 2021eko maiatza
Informazio gehiago: www.aulesti.eus

Prbintzia: Bizkaia
Eskualdea: Enkarterri
Biztanle kopurua: 7.739
65 urtetik gorakoen portzentaia: 1.750 (22,61%)
80 urtetik gorakoen portzentaia: 678 (8,76%)
Atxikimendu data: 2018ko iraila
Diagnosia martxan jartzeko helburuarekin, topaketak antolatuko dituzten eta lagunkoitasun inkestak banatuko dituzten talde eragilearen bilaketaren fasean daude.
Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Ezkerraldea
Biztanle kopurua: 100.313
65 urtetik gorakoen portzentaia: % 22.37 (22.439 pertsona)
80 urtetik gorakoen portzentaia: % 8,08 (8.105 pertsona)
Atxikimendu data: 2019ko otsaila
Talde eragilearen bila ari da, diagnosia martxan jartzeko helburuarekin, herri topaketak egin eta lagunkoitasun inkestak burutuz.
Probintzia: Bizkaia.
Eskualdea: Gran Bilbao.
Biztanle kopurua: 40.983 biztanle
65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %26,15 (10.719 pertsona)
80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %8,57 (3.514 pertsona)
Atxipen data: 2017ko apirila.
Talde eragilea:
Talde eragileak 19 kidek osatzen dute, 60 urtetik gorakoak dira eta udalerriko elkarte desberdinetakoak dira. 15 egunean behin biltzen dira Pozokoetxe zentroan.
Diagnosia:
Momentu honetan diagnosia idatzen ari dira Basaurin, 151 pertsonek parte hartu duten 19 foku talde sortu ondoren, 60 urtetik gorakoei eginiko inkesten 216 erantzun jaso dira. Lan hori 2018ko martxoa eta maiatzaren artean burutu zen.
Foku taldeak, talde eragileak gidatu zituzten, bakoitzean eragileetako 2-3 pertsonek parte hartuz. Horrez gain, bertaratzen ziren pertsona guztien parte hartzearen bitartez debate aktibo eta emankorrak sortzeko eta taldea kontzentratuta mantentzeko teknikoen laguntza izan zuten.
19 foku taldetatik, 14 adineko pertsonek osatzen zituzten, bat zaintzaileek, 3 zerbitzu publiko eta pribatuetako profesionalek eta azkenik, beste bat elkarte eta GKEek.
Informazio gehiagorako, sar zaitez beraien webgunean
Lantaldea:

Probintzia: Bizkaia.
Eskualdea: Busturialdea- Urdaibai.
Biztanle kopurua: 16.861 biztanle
65 urte baino gehiagokoen portzentaia: 22,33% (3.765 personas)
80 urte baino gehiagokoen portzentaia: 7,37% (1.243 personas)
Atxikimen data: 2016ko azaroa.
Talde eragilea:
Talde eragilea zortzi pertsonez osotuta dago, danak emakumeak. Bataz besteko adina 64 urtekoa da. Udaleko gizarte langile bat, psikologoa eta gerontologa bat, pertsona nagusien elkarteko lehendakari ohia, zahartze aktiboko programetako parte hartzaileak.
Proiektuko fase desberdinetan, beharrizanen arabera batzen dira.
Diagnostikoa:
Lagunkoitasun diagnostikoa 2016an burutu zan, urte beteko lanaren ondoren.
Proiektuaren aurkezpen batzarrera etorteko gonbidapena zabaldu zan. Horretarako, Udaletik prentsa ohar bat bialdu zan, komunikabide ezberdinetan programari buruzko informazioa emateko. Gainera herriko elkarte desberdinekin kontaktatu zan (Demiku eta Erroxape elkartea) eta Gizarte Ongizaterako Udal patronatoak antolatzen dauzan programetako erabiltzaileak ere gonbidatuak izan ziren.
“Bermeo, pertsona nagusiakaz herri lagunkoia” aurkezpen batzarra burutu zan. Batzar horretan programa azaldu eta parte hartzeko animatu genien.
Diagnostikoa egiteko 6 talde fokal antolatu ziren:
- Menpekotasuna duten pertsona nagusiak zaintzen dituzten familiartekoen talde bat: 6 emakume
- Pertsona nagusien lau talde: danatara 25 emakume eta 2 gizon
- Zerbitzu hornitzaileen talde bat, udal teknikariekaz osotuta: 5 emakume eta 3 gizon
Horrez gain, lagunkoitasun inkestak Bermeoko puntu estrategiko desberdinetan banandu ziran (Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan, Sancti-spiritus Zaharren egoitzan, Gizarte eta Kultura etxean, Berhaz bulegoan, Liburutegian eta Kiroldegian). Danatara 129 inkesta jaso ziran. Inkesta bete dutenen %79,1a emakumezkoa izan da eta %17,1a gizonezkoa. Euren bataz besteko adina 67 urtekoa izan da. Gazteenak 26 urte eta zaharrenak 91 urte izanik.
Egindako lan guztiarekin (bigarren mailako iturrien azterketa, gaikako talde saioak, lagunkoitasun inkestak), udalerriaren lagunkoitasun mailari buruzko diagnostikoa egin zan, oinarrizko dokumentu bat sortuz.
Plana:
Diagnosiaren berrikuste eta hobekuntzak burutu dira, aldi berean, adineko pertsonen parte hartzerako 8 saio egin dira. Bertan, adineko pertsonen ordezkariak hautatu ziren eta horrez gain, parte-hartze saio horietan egon ziren eztabaidetatik jasotako ekarpenak biltzen dituen dokumentu bat egin da.
Azkenik, 2017. urtean akzio plana burutu zen, bertan 8 eremuetako 50 akzio daude bilduta. Plana 2018-2020 urte bitarteetan burutzeko dago egina.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Bilbo handia
Biztanle kopurua: 345.110 pertsona
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %23,75 (81.972 pertsona)
80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %8,93 (30.837 pertsona)
Atxikimendu data: 2016 hasieran batu zen Euskadi Lagunkoia taldera, nahiz eta, OMEren sarera 2010. urtean batu zen.
Diagnosia:
2010 eta 2011. Urte bitartean egin zen herriko diagnosia. Diagnosia burutzeko, 8 foku taldetan banatu ziren horien artean zeuden: 48 adineko pertsona, 24 gizarte profesional, 12 zaintzaile eta elkarte zein ONGtako 12 ordezkari. Horrez gain, 300 inkesta banatu ziren hirian zehar eta 209 erantzun jaso zituzten (%35 emakumeenak eta %65 gizonezkoenak).
Lagunkoitasun plana:
2012an zehar plan bat adostu zen. 8 arloen baitan estrukturatu zen akzio plana. Udaleko 13 alorrek hartu zuten parte:
- Zirkulazio eta Garraioa
- Obra eta Zerbitzuak
- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena
- Osasuna eta Kontsumoa
- Gizarte Akzioa
- Hezkuntza eta Kultura
- Hiritarren Parte-Hartzea
- Bilbao Ekintza
- Alkatetza: Prentsa Bulegoa
- Alkatetza: Sari eta Errekonozimenduak
- Berdintasuna
- Hiritarren segurtasuna
- Eusko Jaurlaritzako Osasuna
Azpimarratzeko akzioak:
2012-2014. Urte bitartean B+60 akzio plana jarri zen martxan. Eraikuntza eta aire libreko guneetan “Muévete seguro” proiektua jarri da martxan. Ekimen honen helburua, adineko pertsonak hirian zehar dauden seinale nagusi zein bideko marka desberdinen inguruan kontzientziatu eta formatzea da. Hori lortzeko, adineko hezitzaile talde boluntario baten laguntza eduki zuten.
Horrez gain, Sare eta gizarte laguntzako alorretik bultzatuta, telefono “lagunkoia” ezarri da. Telefono horrek, beharrak identifikatzeaz gain, informazio eta aholkularitza eskaintzen ditu adineko pertsonentzat.
B+60 IBILBIDEA planaren ebaluaketa:
B+60 planaren ebaluaketaren hasieran, Bilboko Udaletxeak, hiriak adineko pertsonekiko zuen egokitzapen maila neurtzeko OME-KOBEk sustatutako proiektu pilotuan parte-hartzeko gonbidapena jaso zuen. Udalak, esperientzia berri honetan parte-hartzeko bere proiektua aurkeztu zuen eta horren ondorioz, munduko beste 12 hiribururekin batera, gida berri honen datu adierazgarri zein osagarriak erraztu eta partekatzeko aukeratu zuten.
OME-KOBEk sustatzen duten gida berri honek, herri mailan adineko pertsonen inguruko egokitzapenak pixkanaka hobetzen joan daitezen, ebaluazio eta jarraipenean jarraitu beharreko pausu adierazle zein osagarriak ezartzen ditu.
Bi prozesuak denboran bat-egite honek (B+60 planaren ebaluaketa eta OME-KOBEk ezarritako gida berria), bi prozesuen arteko sinergiak sortu, Bilbo adineko pertsonekiko lagunkoia izatea lortu eta herriko neurketa metodoetan gidatu eta hobetzeaz gain, proiektu honek ikuspegi mundiala izatea lortu du beste hainbat hiriren erreferente bihurtuz.
B+60 II Plan Mundialaren elaborazioa:
2015. urte bukaeratik hasi eta 2016. urtean zehar, sortu zen B+60 II Plan Mundiala. Proiektu hau, administrazio publiko, zahartzearekin erlazionatuta dagoen hiritar eragile eta Bilbon erroldatuta dauden 60 urtetik gorako adineko pertsonen kolaborazioarekin sortu zen. Bigarren plan honen helburua, 2016-2019. urte bitartean, Bilboren lagunkoitasun maila igotzea da, adineko pertsonek, osasun, parte-hartze eta segurtasun aukerak edukitzen jarrai dezaten zahartzen ari diren bitartean.
2016/2019 Planaren ebaluazioa
2016-2019 aldian proposatutako ekintzak berrikusi eta ebaluatu ondoren, ebaluazio-txosten bat idatzi zen.
Adinekoentzako Bilbo Hiri Lagunkoia 2020-2024 III. Plana
2021/2022an, garatzen ari diren eta III. Planaren testuan jasota dauden 17 ekintza lehenetsi dira.
"Bilbo, adineko pertsonekiko hiri lagunkoia" Diagnosi txostena
IBILBIDEA B+60 planaren ebaluaketa
2016-2019 adineko pertsonekiko hiri lagunkoia II Plana
Bideoak:
Foku taldeak

Probintzia: Bizkaia.
Eskualdea: Duranguesado.
Biztanle kopurua: 29.031 biztanle.
65 urte baino gehiagoko portzentaia: %18,07 (5.246 pertsona)
80 urte baino gehiagoko portzentaia: %6,10 (1.771 pertsona)
Atxikipen data: 2016ko azaroa.
Talde eragilea:
Hasieratik parte hartu zutenak oraindik ere egon arren, urteak pasa ahala, taldeko parte-hartzaileak aldatuz joan dira. 15 egunez behin biltzen dira eta taldea 8 pertsonek osatzen dute gutxi gorabehera.
15 egunean behin egiten dituzten bilera horietan, akzio planerako egiten dituzten aurrerapenen berri ematen dute taldeko kideek. Bilera horien helburua, koordinatzea, helburuen zehaztapena, orientazioa eta taldekideen motibazioa lortzea da.
Diagnosia:
Diagnosian lan egiteko, 9 adineko pertsona, Udaleko 3 langile eta ikerketa talde batek osatutako talde bat sortu zen.
Bataz besteko 9 pertsonako 10 foku talde aurrera eraman ziren 2014ko martxoa eta maiatza bitartean. 80 parte-hartzaile izan ziren guztira. Talde eragileko adineko pertsonek gidatzen dituzte 2 ordu eta erdiko iraupena duten topaketa hauek.
Foku taldeak pertsonen perfilen arabera sailkatu ziren: talde dinamizatzailea, 60 eta 74 urte bitarteko 2 talde (sexu segregazioaren bitartez banatuta), 75 urtetik gorako adinekoen beste 2 talde (sexu segregazioaren bidez banatuta), zaintzaileak, gizarte eta osasuneko pertsona profesionalak, zerbitzu, hirigintza, etxebizitza zein garraioen profesionalak eta amaitzeko, bi bazkide talde.
Foku taldeetan ateratako informazioaz gain, 180 galdetegi jaso dira, horietatik 160 60 urtetik gorako pertsonak erantzundakoak. Diagnosia 2015ean amaitu zuten.
Akzio plana:
Durangoko Udaleko adineko pertsonen arloko teknikariek idatzi zuten 2016-2018 akzio plana. Ondoren, talde eragileari helarazi zitzaion idatzitakoa ikertu eta beraien oniritzia jasotzeko.
Akzio plana hobetu ulertzeko, Durango herri lagunkoiak modu honetara du antolatuta:
- Ikerketa arlo bakoitzak helburu orokor batzuk ditu.
- Helburu orokorrak lerro estrategiko batek zehaztu eta mugatu ditu.
- Lerro estrategiko bakoitza betetzeko akzio general batzuk ditu.
- Eta akzio general bakoitza akzio konkretuetan dago xehetuta.
Guztira 22 akzio orokor biltzen ditu planak, aldi berean orokor horiek akzio zehatzago batzuetan daude xehetuta.
Akzioak:
Akzio planean martxan jarri direnen artean, honako hauek dira ekimen azpimarragarrienak:
- Mugikortasun segururen inguruko kontzientziazio eta formakuntza: txirrindulari eta oinezkoen arteko bizikidetasuna lortzeko partekatzen dituzten guneen inguruko arautegia banatu…
- Hirigintza eta gune publikoen inguruan talde eragileak dituen proposamenak batzea
- Parke “biosaludable” baten sorkuntza
- Proiektuaren logoa muralean pintatu.
Webgunea:
Argazkiak:

Probintzia: Bizkaia.
Eskualdea: Busturialdea.
Biztanle kopurua: 845 biztanle
65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %25,80 (218 pertsona)
80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %9,82 (83 pertsona)
Diagnosia
Proiektu hau garatzeko bi zutabe nagusi izan dira, Eako udala eta Beletxe Elkartea. Era berean Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du proiektuak. Eak, bere baitan, pertsona, elkarte eta izaera askoko ondarea du. Edadetuek herriari egiten dioten ekarpenak ondare immateriala osatzeaz gain, egunerokotasunean, garapen lokalari ematen dion hauspoa ezinbestekoa da. Herriaren aberastasun dira belaunaldien nahastea, zahar-gazteen arteko elkar laguntza, jakiteen trukatzea eta mundua ulertzeko ikuspuntu desberdinen arteko solasa.
Herri lagunkoiaren proiektuan udalerriko edadetuen %11ak parte hartu izana eta beraiek diagnostikoan egindako lan serio eta konprometitua era oso positiboan baloratzen da. Emandako irizpide eta ekarpenekin, udal-kudeaketa orientatzea eta herria hobetzera bideratu dira.

Probintzia: Bizkaia.
Eskualdea: Durangaldea
Biztanle kopurua: 7.383 biztanle
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %23,36% (1.725 pertsona)
Atxikimen data: 2022ko urria.
Atxikipena eta ondorengo garapena
Elorrioko Udalak 2021ean hasi zuen proiektua, baina pandemiaren ondorioz atzeratu egin behar izan zuen. María Herreroren hitzetan, "Elorrio Lagunkoian adinekoen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatuko da, komunitate lagunkoiagoa sustatzeko, haien potentziala aprobetxatuz eta zahartze aktiborako aukerak sortuz."
2021eko udaberrian hasi ziren programa aurkezten bileretan, elkarrizketa pertsonaletan, eta pixkanaka proiektua ezagutarazten joan ziren, eta aurkezpen ofiziala egin bazen ere, pandemiagatik ez zen behar adina ikusarazi.
Gaur egun, Elorrio Lagunkoia hasierako faseetan dago, bere Talde Eragilea zabaltzea lortuz; galdesorta banatzen ari dira udalerriaren lagunkoitasun-mailari buruzko informazioa lortzeko. Inkesten informazioa jaso ondoren, arloka eta pertsona-taldeka lan egiten hasiko dira, zortzi lan-arloetako bakoitzean sakontzeko (garraioa, etxebizitza, parte-hartzea eta gizarte-ehuna, errespetua eta inklusioa, herritarren parte-hartzea eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, gizarte- eta osasun-zerbitzuak eta aire zabaleko espazioak eta eraikinak).
Hurrengo urratsak
Parte-hartzaileek udalerriaren diagnostikoa egingo dute, dagoen metodologia eta Ikerketa-Ekintza-Parte-hartzearen berezko tresnak erabiliz. Informazio horrekin, hobekuntzak ezartzeko ekintza-plan bat sortuko dute, eta, ondoren, etengabeko ebaluazio- eta hobekuntza-sistema bat diseinatuko dute.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Debabarrena
Biztanle kopurua: 15.951 biztanle
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %23,65 (3.772 pertsona)
80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %6,56 (1.047 pertsona)
Atxikimendu data: 2017ko azaroa
Talde eragilea:
2018. urtean zehar, talde eragilea sortu eta batzeko lanak egin ziren. Momentu honetan, 16 pertsonek osatzen dute talde eragilea, 13 adineko pertsona, Udaleko ordezkari politiko bat eta gizarte zerbitzuetako 2 teknikok osatzen dutelarik. Horietatik 3 dira 60 urtetik beherako pertsonak eta gehiengoa emakumezkoak dira (10 pertsona).
Diagnosia:
2016 – Parte-hartzea lortzea
- Zeharkako lana: bigarren mailako iturrien azterketa, analisi estatistikoak, dokumentu esanguratsuen kontsulta…
- Bakarkako elkarrizketak:
Sail desberdinetako profesionalen artean: udalerriaren lagunkoitasun maila aztertzeko, adinekoen egunerokotasunaren inguruko aspektu/berezitasunak ezagutzea, sail desberdinak proiektu estrategikoan inplikatzea. 60 urtetik gorako pertsonak: beraien begi-bistatik herriak duen lagunkoitasun maila aztertzea, proiektuaren ibilbidean parte-hartzera gonbidatu.
- 60 urtetik gorako adineko pertsonen kontaktua: 60 urtetik gorako adinekoen artean ekimenaren bakarkako aurkezpena; herriko auzo desberdinetako zeresana duten pertsonak eta herriko beste aktibitateetan parte hartzen duten 60 urtetik gorako adineko pertsonak.
- Ekimenaren inguruko aurkezpena: ekimena aurkeztu zen pertsonen interesa piztu eta bertan parte hartu zezaten gonbidatzeko.
- Lehen foku taldearen garapena egitea.
2017 – Foku taldeen garapena
“Parte hartzaileak erakartzea” fasean 4 talde desberdintzen dira. Horietatik 2 adineko pertsonek osatzen dituzte, hirugarrena zaintzaileek eta azkena zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonek. Talde hauekin, OMEk ezarritako 8 arlo desberdinak lantzen dira herrian dauden aspektu positibo, behar eta hobetzekoak identifikatzeko.
Sesio horietan jasotako informazioarekin, ondorio batzuk ateratzen dituzte (proiektuan parte hartzen duten pertsonei errepasatzeko itzultzen zaie, beraiek jaso zutenarekin bat egiten duen jakiteko) eta horiek Udaletxeko sail desberdinetara bideratzen dira. Ondorio edo hobekuntza proposamen horiek izango dira akzio plana gidatuko dutenak.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Uribe Kosta
Biztanle kopurua: 78.554 biztanle
65 urtetik gorakoen portzentaia: 22,85% (17.946 pertsona)
80 urtetik gorakoen portzentaia: 6,49% (5.098 pertsona)
Atxikimendu data: 2016ko ekaina
Talde eragilea: Diagnostikoa burutu ondoren Getxo lagunkoiak kontuan hartzeko moduko parte-hartzaile kantitatea lortu du, horregatik, 2018 erdialdera horiek guztiak gidatuko dituen talde eragile bat sortuko dela aurreikusi dute.
12 pertsonako talde batekin lan egiten saiatuko da eta talde horrek parte hartzearen organo, kontseilaria eta aholkulari izaera izan behar ditu. 12 horietatik 8, 60 urtetik gorako adineko pertsonak izango dira, 2 edo 3 izango dira berriz, udaleko arlo teknikoko arduradunak,, proiektuaren arduradun teknikoa eta amaitzeko, kanpo taldeko edo aholkularitzako pertsona arduraduna. Hauek, hiruhilekoan behin bilera bat egiteaz gain, landuko den gaiaren araberako kanpoko gonbidatuak taldean tokia edukitzeaz arduratuko dira.
Honako hauek dira taldearen eginkizunak:
- Adineko pertsonekiko herri lagunkoia izateko akzio planaren garapenean kolaboratzea. Horretarako, aholku, iradokizun eta ideiak mahai gainean jarri beharko ditu.
- Bakoitzaren arloan (segurtasuna, hirigintza, kirola, komunikazioa, sare sozialak…) akzio planen inplementazio egokia izan dadin bide desberdinak proposatzea.
- Proiektuen eta lagunkoitasunaren planean bildutako neurrien jarraipena egitea.
Diagnosia: Vancouverreko (2007 OME) protokolo eta talde osaketaren aldakortasunak (adina, sexua, aniztasun funtzionala eta bizilekua) kontuan izanik, 9 foku talde osatu dira. Foku talde hauek, 2017ko martxoaren 13, 14, 15 eta 27an, Algortako gizarte zerbitzuen egoitzan burutu ziren.
9 talde hauetatik 8, herrian bizi diren 60 urtetik gorako adineko pertsonaz osatuta egon dira. Falta den taldea berriz, Udaleko eta adineko pertsonei zuzendutako laguntza eta zerbitzuetan lan egiten duten erakundeko arduradunek osatzen dute (telelaguntza, etxeko laguntza zerbitzua, egoitza, ke detektagailuak) Guztira 86 pertsonek hartu dute parte, 78 adineko pertsonak dira (38 emakume eta 40 gizon), eta horietatik 10ek mugikortasun murritza dute (gurpildun aulkia, taka-taka edo bestoi moduko dispositiboak erabiltzen dituzte).
Osagarri moduan, ikerketa kuantitatibo bat ere egin da. Horretarako, g telefono zein pertsonan 507 galdetegi estrukturatu burutu dira. Inkesta hori, Euskadi lagunkoiak proposatu zuen eta ondoren Getxoko idiosinkrasiak hobetu du. Galdetegi guztiak 60 urtetik gorako adineko pertsonei egin zaizkie 2017ko maiatzaren 13 eta ekainaren 1 artean.
Lagunkoitasun Plana:
Momentu honetan Getxoko akzio plana lantzen ari dira eta horretarako, ondorengo pausuak eman dira:
- 2016-2019 legealdiarekin, diagnosian proposatutako arlo desberdinen hobekuntzak uztartzea.
- Diagnosian aurkeztutako proposamen eta lehenengo akzio plana osatzeko proposamenetan lehentasunak ezartzea. Hori aurrera eramateko, 85 pertsonak parte hartu duten Getxo Lagun Koffee dinamika erabili da.
- Martxoaren 23rako Getxo Lagun Koffee ekimenean ateratako ondorioak webgunean ezarriko dira.
Akzioak: Diagnosian bildutako bi prozesuez gain, honako hauek izan dira mugarri esanguratsuenak:
- 160 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten 2017ko otsailaren 17an burutu zen proiektuaren aurkezpen publikoa.
- 2018ko otsailaren 16an egindako Getxo Lagun Koffee. 85 pertsonak parte hartu duten eta akzio planaren oinarrizko lehentasunak ezartzea helburu duen World coffee metodologia.
Getxo lagunkofferen ondorio txostena
Burututako galdetegiaren erantzunak
Informazio gehiagorako: http://www.getxo.eus/
Lantaldea

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea Artibai
Biztanle Kopurua: 209
65 urtetik gorakoen ehunekoa: 36 personas (17,22%)
80 urtetik gorakoen ehunekoa: 16 personas (7,65%)
Atxikimendu data: 2019ko ekaina
Gizaburuak, Amoroto, Aulesti, Mendexa eta Munitibarrekin batera “Lea Ibarra herri Lagunkoia” proiektua sortu du, ekimena elkarlanean burutuz.
Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean modu kolektiboan eraikitako bisioa azaltzen du, bai pertsonek eta eragile publiko eta pribatuek, Adinarekin Lagunkoia den Lea-Ibarra erakitzeko.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea Artibai
Biztanle kopurua: 706 biztanle
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %22,38 (158 pertsona)
80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %8,78 (62 pertsona)
Atxikimendu data: 2017ko uztaila
Talde eragilea:
Perfil desberdinetako 7 pertsonek osatzen duta "Ispaster Herri Adeitsua" ekimeneko talde eragilea: 4 adineko pertsona, horietatik 2 jubilatuen elkarteko kide direlarik, herriko alkatea, gizarte langile bat eta adinez nagusia ez den herritar bat.
Taldea aldizka biltzen da eta besteak beste, foku taldeak dinamizatu, proiektua helarazi, proposamen berriak gehituz ondorioak kudeatu eta herritarren beharren bozgorailu izan dira.
Diagnosia:
2018. urtean zehar garatu zuten diagnosi txostena, horretarako foku taldeak eta lagunkoitasun inkestak baliatuz. Taldeetatik 2, adineko pertsonak osatutakoak izan dira, horietatik bat 75 urtetik beherako pertsonek (6 emakume eta 6 gizon) eta bestea 75 urtetatik gorako pertsonek (3 emakume eta 3 gizon) osatu dituztelarik.
Lagunkoitasun inkesta udalerriko etxe guztietan zabaltzeaz gain, udaerriko webgunean argitaratu eta jubilatuen elkarteko kideei erraztu zitzaien. 46 galdetegi jaso ziren guztira, eta horietatik erdiak izan ziren 65 urtetik gorao pertsonek bete zituztenak.
Akzio Plana
Hiru ildo nagusitan oinarritzen da Ispasterko Akzio Plana: partaidetza-prozesuak sortzea, udalerriko eskuduntza esparruetan aldaketak txertatzea biztanleen zahartzea kontuan izateko eta, ongizatea sortzen duten heinean, eguneroko bizitzan adinekoek eskaintzen duten potentziala aprobetxatzeko. OMEk Vancouverreko protokoloan ezarritako 8 ardatz tematikoak dituzte oinarri eta prozesuan parte hartu duten pertsonek aztertu dituzte. Herriak adinekoekin duen lagunkoitasuneko ikuspegi orokorretik (diagnostikoa) abiatuta, hobetzeko ildoak, helburuak, ekintzak eta beharrezko jarduerak gauzatzeko epeak sortzen dira.
Ebaluazio prozesua:
2022 bukaeran Ispaster Lagunkoia prozesua, ebaluazio fasean sartzen hasi berria da. Zentzu honetan, ekintza plana gauzatzeko fasea gainditu ondoren, taldean, ebaluazioa eta balorazio hausnarketarekin hasi dira.
Talde eragilea:

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea Artibai
Biztanle kopurua: 7.228 biztanle
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %24,09 (1.741 pertsona)
80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %8,86 (641 pertsona)
Atxikimendu data: 2017ko ekaina
Diagnosia:
Lekeitioko diagnosia egiteko hainbat herritar eta alor ezberdinetako eragileek parte hartu zuten 2018ko otsailean eta martxoan egin zituzten saioetan. Guztira 62 pertsonek parte-hartu zuten. Apiriletik maiatzera ere inkestak banatu ziren eta eskuragarri utzi herriko puntu anitzetan, ahalik eta herritarren ekarpen gehien lortzeko, eta guztira 356 inkesta batu ziren.
Partehartze prozesu honetan bildutako ekarpenon emaitzak aurkeztu zituzten ekitaldi batean. Aurkezpena bukatu ondoren, zahartzarorako bizimodu alternatiba berriei buruzko solasaldia ere izan zuten.
Ekintza Plana
Diagnostikoa egin ondoren ekintza plana partehartzailea eraman dute aurrera.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea-Artibai
Biztanle kopurua: 5.072 biztanle
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %21,58 (1.094 pertsona)
Atxikime data: 2022ko uztaila
Talde eragilearen sorrera eta proiektuaren aurkezpena: 2022ko irailetik aurrera, hasi dira talde eragilea sortzeko dinamikarekin. Horretarako deialdi zabal bat luzatu da herrian, proiektuaren aurkezpena egiteko. Deialdia, herriko eta udal hedabideetatik burutu da (prentsa oharra, sare sozialak, kartelak...). 1go fasean aurkitzen da talde eragilearen sorrera.
2022ko urriaren 6an izan zen proiektuaren aurkezpena. 16 pertsona inguru bertaratu ziren eta hauetatik, 7 pertsona ema zuten izena Markina-Xemeingo talde eragilean partehartzeko.
Lehenengo bilera urriak 18an burutu zen Talde Eragilea martxan jartzeko 5 pertsona agertu zirelarik. Lehenengo bilera horren helburua, elkar ezagutzea eta proiektuari lehenengo hurbilketa egitea izan dira.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea Artibai
Biztanle kopurua: 451 biztanle
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %19,51 (88 pertsona)
80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %6,65 (30 pertsona)
Atxikimendu data: 2017ko azaroa
Mendexak, Munitibar, Amoroto, Gizaburua eta Aulestirekin batera “Lea Ibarra herri Lagunkoia” proiektua sortu du, ekimena elkarlanean burutuz.
Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean modu kolektiboan eraikitako bisioa azaltzen du, bai pertsonek eta eragile publiko eta pribatuek, Adinarekin Lagunkoia den Lea-Ibarra erakitzeko.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Uribe
Biztanle kopurua: 17.384 biztanle
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %15,86 (2.757 pertsona)
80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %4,60 (800 pertsona)
Atxikimendu data: 2018ko otsaila
Diagnosia: Herri Lagunkoien sarera batu berri denez, diagnosia osatuko duen eta galdetegiak banatuko dituen talde eragilearen bila dabiltza.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea Artibai
Biztanle Kopurua: 466 habitantes
65 urtetik gorako pertsonen ehunekoa: 22,75% (106 pertsona)
80 urtetik gorako pertsonen ehunekoa:: 10,3% (48 pertsona)
Atxikimendu data: 2019ko otsaila
Munitibarrek, Amoroto, Gizaburua, Aulesti eta Mendexarekin batera “Lea Ibarra herri Lagunkoia” proiektua sortu du, ekimena elkarlanean burutuz.
Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean modu kolektiboan eraikitako bisioa azaltzen du, bai pertsonek eta eragile publiko eta pribatuek, Adinarekin Lagunkoia den Lea-Ibarra erakitzeko.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Meatzaldea
Biztanle kopurua: 7.579
65 urtetik gorakoen portzentaia: 1.417 (18,70%)
80 urtetik gorakoen portzentaia: 518 (6,83%)
Atxikimendu data: 2018ko azaroa
Akzio plana udal batzorde ezberdinekin eta talde motorearekin lantzen ari dira.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Lea-Artibai
Biztanleak: 8.397
Atxikimendu data: 2021eko urtarrila
Informazio gehiago: www.ondarroa.eus
Ekintza planaren diseinua: Ondarroako ekintza planaren diseinua amaitu zuten 2022ko udaberrian eta orain talde eragileak emango ditu hurrengo pausoak.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Bilbo handia
Biztanle kopurua: 46.120 biztanle
65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %26,51 (12.226 pertsona)
80 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %8,89 (4.100 pertsona)
Atxikimendu data: 2018ko otsaila
Talde eragilea:
Talde eragilea adineko 42 pertsonek osatzen dute. Aldi berean, talde eragileko 9 pertsona inguruk osatzen duten dinamizatzaile talde bat sortu da, gai zerrenda egiteaz eta bestelako kudeaketa eta plangintzaz arduratzen dena. Horrek akordio guztiak erabakitzen diren Talde Eragilearen bilerak arintzen ditu.
Udaleko web orria
Atal honetan Portugaleten lagunkoitasunaren inguruan egindako eta publikaturiko informazio guztia aurkitzen da.
Web orria
Nagusien Kontseilua, Onkaria aldizkaria
Diagnosia
Lagunkoitasun inkesta talde eragileak burutu zuen OMEk dituen kontsulta interesak eta baldintzak aintzat hartuz.
Portugaleteko lagunkoitasun diagnosia
Azalpen-liburuxka
Plana egiteko prozesua hobeto ulertzeko argitaraturiko azalpen-liburuxka.
I. PORTUGALETE VILLA LAGUNKOIA ADINEKOEKIN LEHEN PLANA 2021-2024
Talde eragilea plana gauzatzeko fasean dago, eta 2022an aurreikusitako ekintzei dagozkien adierazleak aztertzen ari da udal-arloetako zinegotziekin eta alkatearekin, hiru hilean behin talde eragileko lantaldeak (zehazki, arloari dagokiona) eta zinegotzi arduradunak egiten dituzten bileretan. Lantalde eraguilean hileroko bileretan bateratzen da sei lantaldeetako bakoitzaren jarraipena.
Portugalete Adinekoekin Hiri Lagunkoia Plana (2022) lehen urteko ebaluazio-txostena
Talde eragilea:

Probintzia: Bizkaia.
Eskualdea: Gran Bilbao.
Biztanle kopurua: 46.043 habitantes.
65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %22,64 (10.425 pertsona)
80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %7,42 (3.416 pertsona)
Atxikipen data: 2017ko maiatza
Talde eragilea:
"Santurtzi Adeitsuak- Santurtzi Lagunkoia" Adinekoen Talde Motorra 2016an sortu zen Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Hiri Lagunkoiek sustatutako ekimenaren barruan: "hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarea". Modu apolitiko eta altruistan lan egiten dugu, udalerria herritar guztientzat hobetzeko asmoz. Gaur egun, 14 pertsonak osatzen dugu: 9 emakumek eta 5 gizonek, eta astero elkartzen gara Santurtziarrek udalerria adinekoen begiekin ikusteko, haien beharrak ezagutzeko eta udalerri atseginagoa lortzen saiatzeko.
Hainbat ekitaldi, topaketa eta jardunalditan parte hartu dugu, hainbat herrialdetako hizlariekin eta beste udalerri adiskidetsu batzuekin batera, udal teknikariekin eta EDE fundazioko kideekin batera.
Ekimen plana:
Bost urteko iraupena duen proiektua da, eta hainbat fasetan banatzen da: diagnostikoa, Plangintza, Betearazpena eta Ebaluazioa.
2017. urtearen amaieran eta 2018an, Talde Motorrak udalerriaren diagnostikoa egiten jardun zuen. Horretarako, inkesta irekiak egin zitzaizkien bizilagunei, haien iradokizunak eta kexak jasotzeko. Horien informazioa eskuan, talde fokalak antolatu ziren Santurtziko elkarte guztiekin, baita herritarren topaketak ere.
Jarduera horietan guztietan eta galdetegietatik ateratako informazioan oinarrituta, udaleko arlo guztietako teknikariekin bildu ginen ateratako ondorioak helarazteko.
2019an, jatorrizko ekintza-plana egin zen, 119 ekintzaz osatua, Hiri Lagunkoien proiektuan ezarritako 8 arloekin lotuta. Ekintza horiek bat datoz "Santurtzi Adeitsuak - Santurtzi Amigable" logoa osatzen duten petaloetako bakoitzarekin:
Jatorrizko Ekintza Planetik ekintzak baztertu ziren, udalaren eskumenekoak ez zirelako edo gauzatzeko zailtasunak zituztelako.
2020ko urtarrilean, 49 ekintzarekin aurkeztu zen Plana, bideragarritasun ekonomiko eta/edo teknikoagatik 33ra murriztu zirenak, eta gainerakoa egiteke geratu zen.
Aurkezpen-ekitaldian udalerriko hainbat elkarte, erakunde eta gizarte-eragile izan ziren.
Plana prozesu zikliko eta irekia da, eta Talde Motorrak sortzen ari diren beharrizan berriak lantzen jarraitzen du. Bost urteko zikloa luzatu egin den arren pandemiaren ondorioz, hainbat arlotan lan egiten jarraitu dugu.
Plan hori eta haren ebaluazioa hemen kontsulta ditzakezu.
Adinekoen eguna:
2020az geroztik, urriaren 1ean, Adinekoen Eguna ospatzen da Santurtzin. Talde Motorrak proposatu zuen ekimena, eta Udalak jaso zuen, adinekoek gizartean egiten duten lana ikusarazteko.
Egun horretan egin diren ekintzak honako hauek izan dira:
• Ginkgo Biloba zuhaitz bat landatzea, erresistentziaren eta bizitza-luzeraren sinbolo gisa.
• Plaka oroigarria jartzea, lore zuriak banatzea eta plaka horren kartoizko erreprodukzioa egitea.
Talde Motorrak urriaren 1ean egun hori ospatzeko elkartzen jarraituko du.

Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Enkarterri
Biztanle kopurua: 8.440 pertsona
Atxikimendu data: 2021eko abendua.
Informazio gehiago: www.zalla.eus
Zallako adinekoen lagunkoitasun diagnostiko-fasea 2021eko irailean hasitako lan-prozesu baten emaitza da, eta 2022ko abendura arte jarraitu du.