
Probintzia: Bizkaia.
Eskualdea: Busturialdea- Urdaibai.
Biztanle kopurua: 16.861 biztanle
65 urte baino gehiagokoen portzentaia: 22,33% (3.765 personas)
80 urte baino gehiagokoen portzentaia: 7,37% (1.243 personas)
Atxikimen data: 2016ko azaroa.
Talde eragilea:
Talde eragilea zortzi pertsonez osotuta dago, danak emakumeak. Bataz besteko adina 64 urtekoa da. Udaleko gizarte langile bat, psikologoa eta gerontologa bat, pertsona nagusien elkarteko lehendakari ohia, zahartze aktiboko programetako parte hartzaileak.
Proiektuko fase desberdinetan, beharrizanen arabera batzen dira.
Diagnostikoa:
Lagunkoitasun diagnostikoa 2016an burutu zan, urte beteko lanaren ondoren.
Proiektuaren aurkezpen batzarrera etorteko gonbidapena zabaldu zan. Horretarako, Udaletik prentsa ohar bat bialdu zan, komunikabide ezberdinetan programari buruzko informazioa emateko. Gainera herriko elkarte desberdinekin kontaktatu zan (Demiku eta Erroxape elkartea) eta Gizarte Ongizaterako Udal patronatoak antolatzen dauzan programetako erabiltzaileak ere gonbidatuak izan ziren.
“Bermeo, pertsona nagusiakaz herri lagunkoia” aurkezpen batzarra burutu zan. Batzar horretan programa azaldu eta parte hartzeko animatu genien.
Diagnostikoa egiteko 6 talde fokal antolatu ziren:
- Menpekotasuna duten pertsona nagusiak zaintzen dituzten familiartekoen talde bat: 6 emakume
- Pertsona nagusien lau talde: danatara 25 emakume eta 2 gizon
- Zerbitzu hornitzaileen talde bat, udal teknikariekaz osotuta: 5 emakume eta 3 gizon
Horrez gain, lagunkoitasun inkestak Bermeoko puntu estrategiko desberdinetan banandu ziran (Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan, Sancti-spiritus Zaharren egoitzan, Gizarte eta Kultura etxean, Berhaz bulegoan, Liburutegian eta Kiroldegian). Danatara 129 inkesta jaso ziran. Inkesta bete dutenen %79,1a emakumezkoa izan da eta %17,1a gizonezkoa. Euren bataz besteko adina 67 urtekoa izan da. Gazteenak 26 urte eta zaharrenak 91 urte izanik.
Egindako lan guztiarekin (bigarren mailako iturrien azterketa, gaikako talde saioak, lagunkoitasun inkestak), udalerriaren lagunkoitasun mailari buruzko diagnostikoa egin zan, oinarrizko dokumentu bat sortuz.
Plana:
Diagnosiaren berrikuste eta hobekuntzak burutu dira, aldi berean, adineko pertsonen parte hartzerako 8 saio egin dira. Bertan, adineko pertsonen ordezkariak hautatu ziren eta horrez gain, parte-hartze saio horietan egon ziren eztabaidetatik jasotako ekarpenak biltzen dituen dokumentu bat egin da.
Azkenik, 2017. urtean akzio plana burutu zen, bertan 8 eremuetako 50 akzio daude bilduta. Plana 2018-2020 urte bitarteetan burutzeko dago egina.