Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Duranguesado.

Biztanle kopurua: 29.031 biztanle.

65 urte baino gehiagoko portzentaia: %18,07 (5.246 pertsona)

80 urte baino gehiagoko portzentaia: %6,10 (1.771 pertsona)

Atxikipen data: 2016ko azaroa.

 

Talde eragilea:

Hasieratik parte hartu zutenak oraindik ere egon arren, urteak pasa ahala, taldeko parte-hartzaileak aldatuz joan dira. 15 egunez behin biltzen dira eta taldea 8 pertsonek osatzen dute gutxi gorabehera.

15 egunean behin egiten dituzten bilera horietan, akzio planerako egiten dituzten aurrerapenen berri ematen dute taldeko kideek. Bilera horien helburua, koordinatzea, helburuen zehaztapena, orientazioa eta taldekideen motibazioa lortzea da.

 

Diagnosia:

Diagnosian lan egiteko, 9 adineko pertsona, Udaleko 3 langile eta ikerketa talde batek osatutako talde bat sortu zen.

Bataz besteko 9 pertsonako 10 foku talde aurrera eraman ziren 2014ko martxoa eta maiatza bitartean. 80 parte-hartzaile izan ziren guztira. Talde eragileko adineko pertsonek gidatzen dituzte 2 ordu eta erdiko iraupena duten topaketa hauek.

Foku taldeak pertsonen perfilen arabera sailkatu ziren: talde dinamizatzailea, 60 eta 74 urte bitarteko 2 talde (sexu segregazioaren bitartez banatuta), 75 urtetik gorako adinekoen beste 2 talde (sexu segregazioaren bidez banatuta), zaintzaileak, gizarte eta osasuneko pertsona profesionalak, zerbitzu, hirigintza, etxebizitza zein garraioen profesionalak eta amaitzeko, bi bazkide talde.

Foku taldeetan ateratako informazioaz gain, 180 galdetegi jaso dira, horietatik 160 60 urtetik gorako pertsonak erantzundakoak. Diagnosia 2015ean amaitu zuten.

Diagnosi txostena

 

Akzio plana:

Durangoko Udaleko adineko pertsonen arloko teknikariek idatzi zuten 2016-2018 akzio plana. Ondoren, talde eragileari helarazi zitzaion idatzitakoa ikertu eta beraien oniritzia jasotzeko.

Akzio plana hobetu ulertzeko, Durango herri lagunkoiak modu honetara du antolatuta:

  • Ikerketa arlo bakoitzak helburu orokor batzuk ditu.
  • Helburu orokorrak lerro estrategiko batek zehaztu eta mugatu ditu.
  • Lerro estrategiko bakoitza betetzeko akzio general batzuk ditu.
  • Eta akzio general bakoitza akzio konkretuetan dago xehetuta.

Guztira 22 akzio orokor biltzen ditu planak, aldi berean orokor horiek akzio zehatzago batzuetan daude xehetuta.

Akzio plana

 

Akzioak:

Akzio planean martxan jarri direnen artean, honako hauek dira ekimen azpimarragarrienak:

  • Mugikortasun segururen inguruko kontzientziazio eta formakuntza: txirrindulari eta oinezkoen arteko bizikidetasuna lortzeko partekatzen dituzten guneen inguruko arautegia banatu…
  • Hirigintza eta gune publikoen inguruan talde eragileak dituen proposamenak batzea
  • Parke “biosaludable” baten sorkuntza
  • Proiektuaren logoa muralean pintatu.

 

Webgunea:

Durangoko Udala

Facebook orrialdea

 

Argazkiak: 

con responsable de movilidad del ayunta

DE RUTA

mural

radion junio 1

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin