Probintzia: Bizkaia

Eskualdea: Lea Artibai

Biztanle kopurua: 706 biztanle

65 urtetik gorako adinekoen portzentaia: %22,38 (158 pertsona)

80 urtetik gorako adinekoen portzentaia:
%8,78 (62 pertsona)

Atxikimendu data:
2017ko uztaila


Talde eragilea: 

Perfil desberdinetako 7 pertsonek osatzen duta "Ispaster Herri Adeitsua" ekimeneko talde eragilea: 4 adineko pertsona, horietatik 2 jubilatuen elkarteko kide direlarik, herriko alkatea, gizarte langile bat eta adinez nagusia ez den herritar bat. 

Taldea aldizka biltzen da eta besteak beste, foku taldeak dinamizatu, proiektua helarazi, proposamen berriak gehituz ondorioak kudeatu eta herritarren beharren bozgorailu izan dira. 


Diagnosia:

2018. urtean zehar garatu zuten diagnosi txostena, horretarako foku taldeak eta lagunkoitasun inkestak baliatuz. Taldeetatik 2, adineko pertsonak osatutakoak izan dira, horietatik bat 75 urtetik beherako pertsonek (6 emakume eta 6 gizon) eta bestea 75 urtetatik gorako pertsonek (3 emakume eta 3 gizon) osatu dituztelarik. 

Lagunkoitasun inkesta udalerriko etxe guztietan zabaltzeaz gain, udaerriko webgunean argitaratu eta jubilatuen elkarteko kideei erraztu zitzaien. 46 galdetegi jaso ziren guztira, eta horietatik erdiak izan ziren 65 urtetik gorao pertsonek bete zituztenak. 

Deskargatu diagnosia

 

Akzio Plana

Hiru ildo nagusitan oinarritzen da Ispasterko Akzio Plana: partaidetza-prozesuak sortzea, udalerriko eskuduntza esparruetan aldaketak txertatzea biztanleen zahartzea kontuan izateko eta, ongizatea sortzen duten heinean, eguneroko bizitzan adinekoek eskaintzen duten potentziala aprobetxatzeko. OMEk Vancouverreko protokoloan ezarritako 8 ardatz tematikoak dituzte oinarri eta prozesuan parte hartu duten pertsonek aztertu dituzte. Herriak adinekoekin duen lagunkoitasuneko ikuspegi orokorretik (diagnostikoa) abiatuta, hobetzeko ildoak, helburuak, ekintzak eta beharrezko jarduerak gauzatzeko epeak sortzen dira.

Deskargatu Akzio Plana

 

Ebaluazio prozesua: 

2022 bukaeran Ispaster Lagunkoia prozesua, ebaluazio fasean sartzen hasi berria da. Zentzu honetan, ekintza plana gauzatzeko fasea gainditu ondoren, taldean, ebaluazioa eta balorazio hausnarketarekin hasi dira.

 

Talde eragilea:

Grupo motor Ispaster

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin