Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Biztanle kopurua: 7.533 biztanle
65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %17,44 (1.314 pertsona)
80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %4,05 (305 pertsona)
Atxikimen data: 2017ko maiatza
Talde eragilea:
Momentu honetan 11 pertsonek osatzen dute talde eragilea eta udal teknikaria ere partaide den WhatsApp aplikazioko talde baten bitartez koordinatzen dira. Bilerak, ekimenak dituen beharren arabera egiten dira, eta beharrezkoa denean, udal teknikariak ere parte hartzen du.
Diagnosia:
2017ko maiatza eta iraila artean, galdeketa baten bidezko launkoitasun mailaren neurketa burutu zen, inkestaren 271 erantzun jaso ziren (183 emakumezkoenak eta 81 gizonezkoenak).
Herritarren topaketak 2017ko irailean hasi eta 2018ko ekainera arte iraun dute. Sesio bakoitza, hizkuntza eta adinaren kriteria jarraitu den lau foku taldetan antolatu da. Talde bakoitzean 8 eta 10 pertsona artean hartzen zuten parte eta 36 bat pertsonek hartzen zuten parte sesio bakoitzean. Horrez gain, udalerriaren inguruko ikuspegi zabalagoa edukitzeko, udal programa eta beste iturri batzuen bilketa eta analisia burutu dira.
Mugimendu arazoak dituzten 80 urtetik gorako pertsonekin bilera berezi bat antolatzeaz gain, sail desberdinetako udal teknikari eta zerbitzu hornitzaileekin hainbat topaketa burutu dira. eta Abadiñok duen ezaugarri geografikoa ikusita, landa eremuetako auzoetan ere 4 topaketa ospatu dira.
Deskargatu diagnosi txostena
Ekintza plana:
Lagunkoitasunaren Diagnostikoan oinarrituta, kanpoko laguntzarik gabe egin dugu Ekintza Plana, hasieratik gure asmoa zen bezala.
Horretarako, talde eragileak lan-metodoa diseinatu zuen, ekintza zehatzak eta neurgarriak biltzeko jarduteko modurik onena zein zen ikertuz, eta ekintzen jarraipena egiteko tresnak sortuz.
Era berean, zenbait "entrenamendu-saio" egin zituen tresna horiek testatzeko eta talde fokalen koordinaketarako trebatzeko
COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen eta eragozpenen ondorioz, aurrez aurreko saioak atzeratu behar izan genituen, eta, batzuetan, egoeraren poderioz bilera birtualak egin behar izan genituen, lana izugarri motelduz.
Taldeen 12 bilkuratan informazioa bildu ondoren, dokumentua eztabaidatu eta adostu zen Udaleko Gobernu Taldearekin eta udal teknikariekin.
Ekintza Plana 2021eko urriaren 7an aurkeztu zen jendaurrean.
Webgunea:
Lantaldea: