
Probintzia: Bizkaia
Eskualdea: Uribe Kosta
Biztanle kopurua: 78.554 biztanle
65 urtetik gorakoen portzentaia: 22,85% (17.946 pertsona)
80 urtetik gorakoen portzentaia: 6,49% (5.098 pertsona)
Atxikimendu data: 2016ko ekaina
Talde eragilea: Diagnostikoa burutu ondoren Getxo lagunkoiak kontuan hartzeko moduko parte-hartzaile kantitatea lortu du, horregatik, 2018 erdialdera horiek guztiak gidatuko dituen talde eragile bat sortuko dela aurreikusi dute.
12 pertsonako talde batekin lan egiten saiatuko da eta talde horrek parte hartzearen organo, kontseilaria eta aholkulari izaera izan behar ditu. 12 horietatik 8, 60 urtetik gorako adineko pertsonak izango dira, 2 edo 3 izango dira berriz, udaleko arlo teknikoko arduradunak,, proiektuaren arduradun teknikoa eta amaitzeko, kanpo taldeko edo aholkularitzako pertsona arduraduna. Hauek, hiruhilekoan behin bilera bat egiteaz gain, landuko den gaiaren araberako kanpoko gonbidatuak taldean tokia edukitzeaz arduratuko dira.
Honako hauek dira taldearen eginkizunak:
- Adineko pertsonekiko herri lagunkoia izateko akzio planaren garapenean kolaboratzea. Horretarako, aholku, iradokizun eta ideiak mahai gainean jarri beharko ditu.
- Bakoitzaren arloan (segurtasuna, hirigintza, kirola, komunikazioa, sare sozialak…) akzio planen inplementazio egokia izan dadin bide desberdinak proposatzea.
- Proiektuen eta lagunkoitasunaren planean bildutako neurrien jarraipena egitea.
Diagnosia: Vancouverreko (2007 OME) protokolo eta talde osaketaren aldakortasunak (adina, sexua, aniztasun funtzionala eta bizilekua) kontuan izanik, 9 foku talde osatu dira. Foku talde hauek, 2017ko martxoaren 13, 14, 15 eta 27an, Algortako gizarte zerbitzuen egoitzan burutu ziren.
9 talde hauetatik 8, herrian bizi diren 60 urtetik gorako adineko pertsonaz osatuta egon dira. Falta den taldea berriz, Udaleko eta adineko pertsonei zuzendutako laguntza eta zerbitzuetan lan egiten duten erakundeko arduradunek osatzen dute (telelaguntza, etxeko laguntza zerbitzua, egoitza, ke detektagailuak) Guztira 86 pertsonek hartu dute parte, 78 adineko pertsonak dira (38 emakume eta 40 gizon), eta horietatik 10ek mugikortasun murritza dute (gurpildun aulkia, taka-taka edo bestoi moduko dispositiboak erabiltzen dituzte).
Osagarri moduan, ikerketa kuantitatibo bat ere egin da. Horretarako, g telefono zein pertsonan 507 galdetegi estrukturatu burutu dira. Inkesta hori, Euskadi lagunkoiak proposatu zuen eta ondoren Getxoko idiosinkrasiak hobetu du. Galdetegi guztiak 60 urtetik gorako adineko pertsonei egin zaizkie 2017ko maiatzaren 13 eta ekainaren 1 artean.
Lagunkoitasun Plana:
Momentu honetan Getxoko akzio plana lantzen ari dira eta horretarako, ondorengo pausuak eman dira:
- 2016-2019 legealdiarekin, diagnosian proposatutako arlo desberdinen hobekuntzak uztartzea.
- Diagnosian aurkeztutako proposamen eta lehenengo akzio plana osatzeko proposamenetan lehentasunak ezartzea. Hori aurrera eramateko, 85 pertsonak parte hartu duten Getxo Lagun Koffee dinamika erabili da.
- Martxoaren 23rako Getxo Lagun Koffee ekimenean ateratako ondorioak webgunean ezarriko dira.
Akzioak: Diagnosian bildutako bi prozesuez gain, honako hauek izan dira mugarri esanguratsuenak:
- 160 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten 2017ko otsailaren 17an burutu zen proiektuaren aurkezpen publikoa.
- 2018ko otsailaren 16an egindako Getxo Lagun Koffee. 85 pertsonak parte hartu duten eta akzio planaren oinarrizko lehentasunak ezartzea helburu duen World coffee metodologia.
Getxo lagunkofferen ondorio txostena
Burututako galdetegiaren erantzunak
Informazio gehiagorako: http://www.getxo.eus/
Lantaldea