
Probintzia: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Biztanle kopurua: 2.223
Portzentaia >65 urte: %18.94
Portzentaia > 80 urte: %6.7
Atxikimen data: 2014ko abendua
Talde eragilea:
Hilabetean behin biltzen diren 20 pertsonek osatzen dute talde eragilea.
Hasiera batean, Landatxope jubilatu elkarteko zuzendaritza taldetik sortu zen taldea. Pertsona eragile batekin batera, “hitz egiten ikasi” tailerra eta “Tippi-Tappa” ibilaldiak egiten hasi ziren. Ibilaldi horietan, gune desberdinetako akats, arazo zein hornikuntza faltak ikertu eta Udaletxeari jakinarazten zizkieten. Horrekin, lehen diagnosia egiten hasi ziren.
Diagnosia:
2015. urtean zehar 14 topaketa eraman ziren aurrera, bilera horietan, 12 eta 17 pertsona bitartean bildu eta OMEk ezarritako 8 arloak lantzen zituzten. 138 galdetegi lagunkoi ere jaso zituzten, bildutakoen artean %58,7 emakumezkoenak ziren eta falta den %32,6 gizonezkoenak.
Talde eragileaz gain, diagnosiaren eraketan beste hainbatek ere hartu zuten parte: Landatxopeko adineko pertsonak eta Udaletxeko teknikariek. Bestalde aipatu, eskola, elkarte, komertzio eta ONG desberdinetako kolaborazioa ere izan zutela.
Antzuolako diagnosia deskargatu
Akzio plana:
2016 eta 2020 bitartean egin behar diren 75 akzioz dago osatuta lagunkoitasun plana. Diagnosian jasotakoaren arabera erabaki dira egin beharreko akzioak. Esan bezala, talde eragileak Alkate eta hirigintzako teknikoarekin egindako 4 ibilaldi edo “Tippi-Tappan” identifikatutako beharren arabera osatu zen diagnosia.
Aldi berean, Antzuolako talde eragileak beste herri batzuk aztertu ditu (Ermua eta Eibar) bertako ekimen lagunkoiak eta horiek duten bideragarritasuna aztertzeko.
Antzuolako Lagunkoitasun plana deskargatu
Akzioak:
Martxan jarritako akzioen artean honako hauek nabarmendu beharko lirateke:
- Herriko ur-parkea sortzea
- Herriko irisgarritasuna hobetzea: Udaletxean igogailu bat ezartzea, herriko plazan bainugela publiko bat jartzea edo Antzuolako oinezko bideen irristatze mailaren azterketa.
- “Ibilaldi osasuntsuen” eraketa. Ordu beteko distantzia desberdinetako 3 ibilaldi ditu: 4,7 km, 4,3 km eta 700 m. Taldekako irteerak ostegunero 10:15etatik 11:15etara. Ekintza honekin pertsona sedentarioak etxerik atera eta harreman sozialak izatera bultzatzen dituzte.
Lagunkoitasuna eskualde mailan:
Aretxabaleta, Eskoriatza, Bergara eta Antzuola eskualde mailan lan egiten ari dira Debagoienako herri guztiak biltzen dituzten gaiak jorratzen. Landutako gaietako bat ibaien garbiketa izaten ari da, horretarako ondorengo diagnosia garatu dutelarik.
Bideoa:
Lantaldea: