Probintzia: Gipuzkoa

Eskualdea: Urola-Kosta

Biztanle kopurua: 23.117 biztanle

65 urtetik gorakoen portzentaia: %19,28 (4.457 pertsona)

80 urtetik gorakoen portzentaia: %5,62(1.300 pertsona)

Atxikimen data: 2015eko abendua

Talde eragilea: Zarautzek udalak bultzatutako talde eragilea du. “Hirugarren Adinekoen Mahaia” deitzen diote talde horri eta elkarte desberdinetako arduradunak (Nagusilan, Kostan Elkartea, Duintasuna, Afagi, Hogar del Jubilado Inurritza, Hogar del Jubilado Udaberri), apartamentu tutoretzapekoetan bizi den hiritar bat eta udaleko zinegotzi eta teknikoak hartzen dute parte talde horretan. Euskadi Lagunkoia proiektuarekin hasi zirenean “Hirugarren Adinekoen Mahaia” bilakatu zen ekimen horren talde eragilean.

Diagnosia: diagnosi txostena egiteko, 338 galdetegi bildu (89 gizonezkoak eta 193 emakumezkoak) eta 6 herri topaketa egin ziren. Bataz beste, 14 pertsona agertu ziren elkarretaratze horietan. 2017ko azaroan diagnosi txostena prentsaurreko batean aurkeztu zen.

Deskargatu diagnosi txostena

Lagunkoitasun plana: Akzio plana egiten ari dira momentu honetan. Aldi berean, talde eragileak, lehentasunen dinamikan proposatutako 6 akzioetan modu aktiboan inplikatzea erabaki du.

Nabarmendutako akzioak: Laster emango diete hasiera talde eragileak lehentasuna eman zien 6 akzioei. Honako hauek dira:

  • Zarautzko bakardadearen inguruko diagnosia egitea
  • Belaunaldien arteko harremanak sustatzea
  • Goizialdiak: eguneko arreta zerbitzua sortzea
  • Interbil zerbitzua urte guztira zabaltzea
  • Adineko pertsonentzako parkeak dinamizatzea
  • Establezimendu lagunkoien programa sustatzea

 

Lantaldea

zarautz grupo de trabajo

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin