Herria: Irún
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Eskualdea: Bidasoaldea
Biztanleria: 62.992 pertsona
65 urtetik gorakoak: %22,88 (14.415 pertsona)
80 urtetik gorakoak: %6,91 (4.536 pertsona)
Atxikimen data: 2016ko uztaila.
Diagnosia:
Galdetegien banaketa 2017ko martxoan eta apirilean egin zen, eta guztira 451 jaso ziren; horien artean, 316 emakumeenak dira eta 117 gizonenak. Bestalde, 10 talde fokal egin ziren adinekoekin, eta 7 bilera ireki herritar guztientzat. Guztira 149 pertsona bertaratu ziren, 128 adinekoen talde fokaletan eta 21 herritarren topaketetan.
Irungo diagnostikoa 2017ko maiatzean amaitu zen.
Udalerriaren lagunkoitasun-diagnostikoa
2022an, aurreko diagnostikoaren indarraldia amaitzean, Irungo beste analisi bat egitea proposatu zen, herritarren iritziak jasotzeko eta Irungo adinekoen gizarte-zentroetan parte hartzeko topaketekin osatzeko. Lan hori 2023ko ekainetik urrira bitartean egingo da, eta bertan amaituko da udalerriaren bigarren diagnostikoa.
Lantaldea: