Hondarribia 2013ko azaroan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari.

Hondarribiko Udala azarotik dago Euskadi Lagunkoia programari atxikita. Hondarribia Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu auzotar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta.

Gutxi barru, herriko alkate Aitor Kerejetak aurkezpen publikoa egingo du. Bere hitzetan, “funtsezko” proiektua da eta Hondarribiko “eragile eta belaunaldi guztiek” parte hartu behar dute.

Herrian lagunkoitasuna sustatzeko lanean adineko hondarribiarrak eragile izango direlako premisa oinarritzat hartuta, 2013ko abenduan Euskadi Lagunkoia proiektua aurkeztu zen Kasino Zaharrean (herriko zahar etxean). Lagunkoitasunari buruzko galdera-sorta banatu zen, adinekoentzat lagunkoitasuna zer den jakiteko eta Hondarribia gero eta lagunkoiago nola bihurtu ikusteko.

Alardea, hondarribiarren harribitxia
Hondarribiko Alardea, 1639az geroztik urtero irailaren 8an egiten dena, funtsean, Guadalupeko Ama Birjinari eskerrak emateko botoaren urteroko berriztapena da. Boto hori 1638an, 30 urteko gudaren barruan, hiria 69 egunez frantsesek inguratuta egon ondoren setioa amaitu izana eskertzeko egin zitzaion. Botoa ez da Alardera bakarrik mugatzen; Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko bederatziurrenarekin hasi eta irailaren 10ean amaitzen da, setioan hildako guztien oroitzapenezko elizkizunarekin.

Ospakizun horiek guztiak Hondarribiko herriak sakontasunez sentitu eta bizitzen dituen kultur adierazpena dira.

Informazio gehiago www.hondarribia.org webgunean

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin