Orioko Udala 2013ko martxoan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari.
Orio Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu oriotar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta. Jada egin dira zenbait kanpaina, besteak beste, honako hauek: berriki, Orioko dendariei eta ostalariei zuzendutako prestakuntza ikastaroa, beren establezimenduak gune lagunkoi bihurtzeko.

Orain arte gauzatutako beste ekintza batzuk: herriko zahar etxean lagunkoitasunari buruzko galdera-sortak biltzea; adinekoek eta Orioko Ikastolako ikasleek belaunaldien arteko topaketa egitea; Goiko Kaleko jaietan modu aktiboan parte hartzea; etab.

Arrantza eta arraun herria
Orio arrantza tradizioko kostaldeko udalerria da. Hainbat euskal artista ospetsuren jaioterri izateagatik (besteak beste, Jorge Oteiza eta Benito Lertxundi) eta arraun tradizio handiagatik da ezaguna.

Tradizioz Orioko ekonomia itsasoari lotuta egon da. Arrantza eta ontzigintza, nekazaritzarekin batera, herriko jarduera ekonomiko nagusiak ziren. Gaur egun, turismoa, zerbitzu sektorea eta industria dira tokiko ekonomiaren eragile nagusiak.

Biztanle kopurua handitzen
2013an Oriok erroldatutako 5.524 biztanle zituen, 2005ean baino ia mila gehiago (4.643). Biztanle kopurua handituz doa, udalerrian ongizatea eta bizi kalitatea areagotu egin baitira, bistakoa den bezala.

Informazio gehiago: www.orio.eus

Herriaren Diagnosia

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin